Gu
TEO Arkitektura David Tijerok, Maite Eizagirrek eta Anartz Ormazak osatzen dugu, 2012an bakoitzaren lan ibilbidea elkarbanatzea erabaki genuen hiru arkitektok. TEOko oinarrizko lantaldeari 2019tik hona Ane Zulueta eta Eneko Saez de Lafuente gehitu zaizkio.
David arkitektoa da 2007tik, eta jasangarritasunean masterra 2011tik. Bere ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU), Universidade de Coimbran (Portugal) eta Universitat Politécnica de Catalunyan egin ditu. Estudio-K arkitektura eta hirigintza bulegoan jardun zuen arkiteko moduan zenbait urtetan. Irakalseen prestakuntzan masterra egin du Euskal Herriko Unibertsitatean eta bere estudioko lana Bigarren Hezkuntzako irakaskutzarekin uztartzen du egun.
Maite arkitektoa da 2006tik, eta arkitekto teknikoa 1997tik. Bere ikasketak Universidad Europea de Madriden eta Universidad de Extremadurako Escuela Politécnican egin ditu. Zenbait urtez Madrileko Navarro Baldeweg Asociados arkitektura bulegoan eta Bilboko IMB Arquitectos arkitektura bulegoan lanean ibilitakoa da.
Anartz arkitektoa da 2007tik, lurralde antolaketa eta kudeaketan unibertsitatea espezialista 2010tik eta eragin linguistikoaren ebaluazioan unibertsitate espezialista 2017tik. Bere ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU), Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) eta Stäatliche Akademie Der Bildenden Künste Stuttgartt-en (Alemania) egin ditu. Bilboko IMB Arquitectos arkitektura bulegoan eman zituen urte batzuk eta ondoren Aranzadi Zietzia Elkartean jardun zuen Serantes Natura Lantegi Eskolako zuzendari lanetan.
Elkarrekin, aldez aurretik Bilbo eta Madrileko zenbait estudioetan hartutako eskarmentuarekin, lantaldea osatzen dugu. Gutako bakoitzaren ekarpenarekin arkitektura eta hezkuntzaren jarduna aberasten dugu, bakoitzak bere kezkak, ikuspuntu eta interes pertsonalak elkarbanatzen dituelarik.
Ane arkitektoa da 2020tik, ondarea eta birgaitzean aipamenarekin. Ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU) burutu ditu. Ikasle moduan beste zenbait estudiotan ibilitakoa da praktika denboraldiak egiten. TEOn diardu 2019tik.
Eneko arkitektoa da 2015tik, eta ingurumen arkitekturan eta hirigintza jasangarrian graduondokoa bukatu zuen 2019an. Bere ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPV-EHU) eta La Salle (Ramon Llul) Unibertsitatean egin ditu. Azken urteak Eresuma Batuko eta Bartzelonako zenbait estudiotan lanean eman ditu. 2020an gehitu zaio TEOko lantaldeari.