Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa
Lurralde eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta plan pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea da ELEren (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren) helburu nagusia. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurrea hartzeko neurriak hartzea ere bai.
179/2019 Dekretuak, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoak, bere IV. kapituluan, PLANEN ETA PROIEKTUEN HIZKUNTZA-INPAKTUA EBALUATZEA eskatzen du, eta horretarako prozedura zehazten du.
Udalerriek behean zerrendatzen diren plan eta proiektuen Hizkuntza-Inpaktuaren Ebaluazioa egin beharko dute, bai eta horien funtsezko aldaketenak ere, baldin eta euskararen erabileran eragina izango badute:
PLANAK
- Hiri-antolamenduko plan orokorrak.
- Plangintza orokorra bateragarri egiteko plana.
- Sektorizatze-plana.
- Plangintzako arau subsidiarioak.
- Plan partzialak.
- Hiri-antolamenduko plan bereziak.
- Turismo-planak.
PROIEKTUAK
- Merkataritzagune handiak eraikitzeko proiektuak.
- Industriaguneak eta teknologia-parkeak eraikitzeko proiektuak.
Hauek dira, gaur gaurkoz, Teo Arkitekturan egindako Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostenak:
- Bakioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina (2017)
- Bakioko Elexalde Plan Partzialaren aldaketa (2020)
- Orozkoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) (2021)
- Bermeoko Turismo Plangintza Estrategikoa (2022)
- Igorreko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) (2022)
- Donostiako Turismo Plan Gidaria 2023-2027 (2022)
- Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) (2023)